Txapa istripua gertatu da Ondarroan, Zubi Barriko biribilgunearen parean
Auto batek istripua eduki du, gaur, 11:30ean, 633 errepidean, Berriatutik Ondarroarako noranzkoan, Zubi Barriaren eta Ertzain Etxearen artean. Herrizaingo Sailak jakitera emon duenez, Zubi Barriko biribilgunea baino 200 bat metro lehenago, autoaren ...

Auto batek istripua eduki du, gaur, 11:30ean, 633 errepidean, Berriatutik Ondarroarako noranzkoan, Zubi Barriaren eta Ertzain Etxearen artean. Herrizaingo Sailak jakitera emon duenez, Zubi Barriko biribilgunea baino 200 bat metro lehenago, autoaren kontrola galdu du gidariak, eta ezkerreko bazterbidean aparkatuta zeuden bi autoren kontra egin du talka. Gidaria onik atera da. Orain momentuan, garabia bat dabil bertan lanean. Errepidea, dena dela noranzko bietan dago zabalik.