Berriatuko Urepel plaza, inauguratuta
Atzo iluntzean egin zen inaugurazio ekitaldia, 20:30ean. Bertan, Mikel Lertxundi Urepel plazako eskulturen egileak eskulturen nondik norakoak azaldu zituen. Aurreko legegintzalditik hasi eta gaur egunekoraino, udaleko arduradunei eskerrak emateaz gain...
Atzo iluntzean egin zen inaugurazio ekitaldia, 20:30ean. Bertan, Mikel Lertxundi Urepel plazako eskulturen egileak eskulturen nondik norakoak azaldu zituen. Aurreko legegintzalditik hasi eta gaur egunekoraino, udaleko arduradunei eskerrak emateaz gain, eskulturen esanahia be azaldu zuen bertaratutakoen aurrean.

Herritar asko batu ziren, 150 inguru. Txapalapartariekin hasi zen ekitaldia eta Imanol Mugartegi Berriatuko alkatearen eta Mikel Lertxundi herriko eskultorearen hitzak entzun ondoren, plaka bistaratu zuten. Egiteko hori auzoko bi umek egin zuten, herritarren txalo hotsek lagunduta. Dantzariek dantzan egin ondoren, herriko hiru bertsolarik, bakoitza eskultura batean kokatuta, bertso bana bota zuten.
Azkenik, harrizko eskulturatik Urepeleko ura bota arazi zuten. Lur azpitik, ur naturala, eskulturaren puntatik hasi zen irteten. Azken ekintza hau ikusgarria eta polita izan zen. Bada, egitekoak eginda, aurrerantzean Berriatuak plaza berri bat irabazi du: Urepel.