Danbor hotsa Markina-Xemeingo kaleetan zehar
300 danborjole baino gehiagoren danbor hotsak entzun ziren atzo gauean Markina-Xemeingo kaleetan zehar. 50 ume barri egon dira aurten, eta nagusien kopurua be asko igo da. Halanda ze, nagusien hiru talde egon zirela estreinako. Urtero legez, Xemeindik ...
300 danborjole baino gehiagoren danbor hotsak entzun ziren atzo gauean Markina-Xemeingo kaleetan zehar. 50 ume barri egon dira aurten, eta nagusien kopurua be asko igo da. Halanda ze, nagusien hiru talde egon zirela estreinako. Urtero legez, Xemeindik Zelaira, eta handik, Erdiko kalean zehar udaletxe aurreko plazara arteko ibilbidea egin zuten zaldiaren atzetik.
- Jaietako argazki galeria ikusgai.
- AURREKO EGUNETAKO KRONIKAK:
Kanta barri bi jo zituzten ibilbidean: Vamos al fronton kanta herrikoia, eta Garikoitz Salcedo Markina-Xemeingo Bandako zuzendariak sortutako Artibai Futbol Taldearen ereserkia. Alkateari ohorezko aurreskua eginda, udaletxeko balkoira igo ziren tanborradako zuzendariak, eta handik gidatu zituzten danborjoleak.
AURREKO EGUNETAKO KRONIKAK:
