‘Herritxou’ arrakastatsua
Iaz egiterik egon ez zenez, markinarrek bazeukaten gogoa herritxourako, eta gogoz jarraitu eta txalotu zituzten, Zelaiko taulagainera igo ziren zortzi taldeen ikuskizunak. Merezitako txaloak jaso zituzten: Olgetan taldeak, Iban Mendizabalek, Iñaki Kar...
Iaz egiterik egon ez zenez, markinarrek bazeukaten gogoa herritxourako, eta gogoz jarraitu eta txalotu zituzten, Zelaiko taulagainera igo ziren zortzi taldeen ikuskizunak. Merezitako txaloak jaso zituzten: Olgetan taldeak, Iban Mendizabalek, Iñaki Kareagak, Alproja koadrilak, Mari Karmen Balentziagak, Alpinok, Klandraixek eta ETBko Yes We Jai programako kideek. Txalo zaparrada egon zen bai eta Abarka antzerki taldeko Idpoia Aldekoa eta Luis Egurrolarentzat. Bikote baten bizipenak kontatu zituzten txikitatik zahartzarora arte Zelaian batutakoen barre algarak eraginez.