Karmen Eguna ospatu dute markinarrek
Jaietako egun handia ospatu dute gaur markinarrek. Ohiturari jarraituz, Karmengo elizan meza entzun eta udaletxeko plazan bildu dira herritarrak Zerutxuk dantzatutako aurreskua ikusteko. Ondoren Markina-Xemeingo Bandaren kontzertuaz gozatu dute, kokale...
Jaietako egun handia ospatu dute gaur markinarrek. Ohiturari jarraituz, Karmengo elizan meza entzun eta udaletxeko plazan bildu dira herritarrak Zerutxuk dantzatutako aurreskua ikusteko. Ondoren Markina-Xemeingo Bandaren kontzertuaz gozatu dute, kokaleku barrian, Arkupean. Arratsaldean, barriz, profesionalen zesta-punta partiduak ikusi edo herri kirolak izan dituzte aukeran. Bai eta, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Arkaitz Estiballes eta Gorka Ostolaza bertsolariak eskainitako saio bikaina be.