Olaitz Lema absolbitu du Fiskaltzak epaiketaren hirugarren saioan
Olaitz Lemarentzat 5 urteko kartzela zigorra eskatu zuen hasiera batean Fiskaltzak, eta gaur bere eskaerak egitean, zigorgabetzat jo, eta absolbitu egin du ondarrutarra. Ibon Iparragirre eta Asier Badiolari, bestalde, lau urtean gutxitu die eskaera. G...
Olaitz Lemarentzat 5 urteko kartzela zigorra eskatu zuen hasiera batean Fiskaltzak, eta gaur bere eskaerak egitean, zigorgabetzat jo, eta absolbitu egin du ondarrutarra. Ibon Iparragirre eta Asier Badiolari, bestalde, lau urtean gutxitu die eskaera. Gainerakoen kontrako kartzela zigor eskariak mantendu egin dituzte. Epaiketa egun guztietan egin modura, 20:00etan informazio asanblada izango da gaur, Alamedan.