Senegaldarren jaia, goi-goitik
Goizean hasi eta hurrengo goizaldera arte, eten barik ospatu zuten Senegaldarren jaia zapatuan, Ondarroan. Herrikoek ez eze, kanpotik etorritakoek be nahi izan zuten jaian parte hartu. Itsasaurre plaza mahaiz bete zen eguerdian, eta aurreikuspenak gaindituta edo, ez zen nahikoa jatekorik egon danentzat. Arratsaldean, 17:20an hasita, borroka senegaldarrak jende asko batu zuen Arrigorri hondartzan. Behegaina jotzen zuena lehiaketatik kanpo geratzen zen. Asko animatu ziren borrokatzera, animo eta oihu artean. Itsasaurrera bueltan, iluntzean kontzertu indartsua eskaini zuen Drongeners taldeak. Argazkiak ikusgai
Goizean hasi eta hurrengo goizaldera arte, eten barik ospatu zuten Senegaldarren jaia zapatuan, Ondarroan. Herrikoek ez eze, kanpotik etorritakoek be nahi izan zuten jaian parte hartu. Itsasaurre plaza mahaiz bete zen eguerdian, eta aurreikuspenak gaindituta edo, ez zen nahikoa jatekorik egon danentzat. Arratsaldean, 17:20an hasita, borroka senegaldarrak jende asko batu zuen Arrigorri hondartzan. Behegaina jotzen zuena lehiaketatik kanpo geratzen zen. Asko animatu ziren borrokatzera, animo eta oihu artean. Itsasaurrera bueltan, iluntzean kontzertu indartsua eskaini zuen Drongeners taldeak.