Gaur zabalduko dute Kultur Etxeko arte eszenikoetarako gunea
Kultur Etxeko sormen gunea badoa itxura hartzen. Gaur bertan arte eszenikoetarako gunea estreinatuko du Dantzarte elkarteak, bigarren solairuan, jaietarako ikuskizuna antolatzeko ikastaroari hasiera emonaz. Bi hilabete behar izan dira bigarren solairuk...
Kultur Etxeko sormen gunea badoa itxura hartzen. Gaur bertan arte eszenikoetarako gunea estreinatuko du Dantzarte elkarteak, bigarren solairuan, jaietarako ikuskizuna antolatzeko ikastaroari hasiera emonaz.
Bi hilabete behar izan dira bigarren solairuko gela egokitzeko. Auzolanean egin dira lanak. Hogei bat lagunek hartu dute parte: hormetako pintura zaharkitua arraskagaz kendu eta margotu ostean, 10 x 2 metroko ispilua ipini dute. Behegainean be egin dute aldaketarik: egurra ipini da.
Hurrengo pausoa laugarren edo hirugarren pisua egokitzea izango da.
