Leire Rodrigezena da malenetako kartela
Mutrikuko elementu bereziak eta malenetakoak bateratuta, jaiek badaukate kartel irabazlea. Leire Rodrigez da haren egilea. Kartelak grafiari mugimendu handia eman dio, kolore bizien aldeko apustua eginaz. «Jaietako kartela denez, jaigiro hori islatzea...
Mutrikuko elementu bereziak eta malenetakoak bateratuta, jaiek badaukate kartel irabazlea. Leire Rodrigez da haren egilea.
Kartelak grafiari mugimendu handia eman dio, kolore bizien aldeko apustua eginaz. «Jaietako kartela denez, jaigiro hori islatzea lortu nahi nuen», azaldu du irabazleak. Kartela Mutrikuko Malen jaietarako zela argi geratzea zen Rodrigezen asmoa, ez edozein herri eta festatarako balio lezakeen lana aurkeztea.
Rodrigezek herriko jatetxe batean bi laguntzeko afaria irabazi du. Horrelako lehiaketa batean parte hartzen duen lehen aldia izanda, poz handia eman dio bere lana aukeratu izanak. Bestalde, kartel lehiaketa egitea oso ideia ona iritzi zaio. «Herri askotan egiten da, eta herritarrak jaiaren parte egiteko beste modu bat dela uste dut. Gehiagotan egin beharko litzateke».
