Sinadura kanpainaren berri emango du Atez atekoaren aurkako taldeak bihar, Zabielen
Atez atekoaren aurka eta herri kontsultaren alde egindako sinadura kanpainaren berri ematea helburu, Mutrikuko Atez atekoaren aurkako taldeak agerraldia egingo du bihar, 19:00etan, Zabiel Kultur Etxean. Sinadura kanpainaren emaitzez gain, aurrera begir...
Atez atekoaren aurka eta herri kontsultaren alde egindako sinadura kanpainaren berri ematea helburu, Mutrikuko Atez atekoaren aurkako taldeak agerraldia egingo du bihar, 19:00etan, Zabiel Kultur Etxean.
Sinadura kanpainaren emaitzez gain, aurrera begira emango diren pausoen xehetasunak ere emango ditu taldeak. «Interesa duten herritarrei dei egiten diegu bertara etortzeko», esan dute.