
Ondarroako Andra Mari jaiek badaukate kartela: Andoni Garciaren Marea biziak. 11 lanen artean aukeratu dute jai batzordeko zortzi kidek kartel irabazlea, politena iritzita. Bozka bi eginda, bietan, gehien gustatu den lana izan da berau. Garciak aitortu...

Euskal Herriaren independentzia aldarrikatuko dute, zapatuan, Motrollon. Independentista Sarearen barruan egingo da igoera, aurreko urte bietan modura, eta azkan hitzorduetan legez, Independentista Sareko Txutxi Ariznabarretak hartuko du parte ekimenean. Herriko plazatik abiatuko dira parte hartzaileak, 11:00etan. Motrollo tontorrera ailegatuta, 13:00etan, ikurriña eta bandera independentista igoko dituzte mastara, eta ostean, ekitaldia egingo da. Ez da faltako jan-edanerako tarterik. “Independentista Sareagaz bat egiten duen jendeak atxikimendua adierazteko aukera edukiko du zapatuan. Jaia eta mendia uztartzen dituen plan polita da”, adierazi dute antolatzaileek, herritarrei parte hartzeko gonbitea eginaz.

Umeen egunagaz amaitu dituzte karmenak markinarrek. Jaietako bosgarren eguna izanik, batzuen aurpegietan nekea nabari bazen be, pozik hartu dute euren ospakizuna txikiek. Zelaia gaztelu puzgarrien erreinu buhurtu da, eta goiz eta arratsalde ibili dira ...

EAEko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Sailak atzera bota ditu Ibon Aranbarrik Ondarroako EAJren izenean 2012ko aurrekontuari ipinitako kautelazko neurriak. Errekurtsoa atzera botata, ez da egongo beste helegiterik ipintzeko aukerarik. Hori jakin eragin du Ondarroako Udalak . “Ebazpen horiek neurri kautelarraren ingurukoak dira, eta ez dute auzia aztertzen”, argitu du Argia Ituarte alkateak. Apirilaren 30ean jaso zuen Ondarroako Udalak badaezpadako neurria ez onartzearen erabakia, eta EAJk maiatzaren 17an ipini zuen Berraztertze helegitea.