EAEko auzitegiak atzera bota ditu Ondarroako EAJk 2012ko aurrekontuen gainean eskatutako kautelazko neurriak
EAEko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Sailak atzera bota ditu Ibon Aranbarrik Ondarroako EAJren izenean 2012ko aurrekontuari ipinitako kautelazko neurriak. Errekurtsoa atzera botata, ez da egongo beste helegiterik ipintzeko aukerarik. Hori jakin eragin du Ondarroako Udalak . “Ebazpen horiek neurri kautelarraren ingurukoak dira, eta ez dute auzia aztertzen”, argitu du Argia Ituarte alkateak. Apirilaren 30ean jaso zuen Ondarroako Udalak badaezpadako neurria ez onartzearen erabakia, eta EAJk maiatzaren 17an ipini zuen Berraztertze helegitea.