Ondarroako andramariek badaukate kartela
Ondarroako Andra Mari jaiek badaukate kartela: Andoni Garciaren Marea biziak. 11 lanen artean aukeratu dute jai batzordeko zortzi kidek kartel irabazlea, politena iritzita. Bozka bi eginda, bietan, gehien gustatu den lana izan da berau. Garciak aitortu...
Ondarroako Andra Mari jaiek badaukate kartela: Andoni Garciaren Marea biziak. 11 lanen artean aukeratu dute jai batzordeko zortzi kidek kartel irabazlea, politena iritzita. Bozka bi eginda, bietan, gehien gustatu den lana izan da berau. Garciak aitortu du ezertarako be ez zuela esperoten irabaztea. Bost bidar aurkeztu da andramarietako kartel lehiaketara, eta hirutan bereganatu du.
