Umeen egunagaz amaitu dira karmenak
Umeen egunagaz amaitu dituzte karmenak markinarrek. Jaietako bosgarren eguna izanik, batzuen aurpegietan nekea nabari bazen be, pozik hartu dute euren ospakizuna txikiek. Zelaia gaztelu puzgarrien erreinu buhurtu da, eta goiz eta arratsalde ibili dira ...
Umeen egunagaz amaitu dituzte karmenak markinarrek. Jaietako bosgarren eguna izanik, batzuen aurpegietan nekea nabari bazen be, pozik hartu dute euren ospakizuna txikiek. Zelaia gaztelu puzgarrien erreinu buhurtu da, eta goiz eta arratsalde ibili dira umeak salto-saltoka. Gaztetxoentzako, kars autoan eta eskalada egiteko aukera be egon da, eta arratsaldean, guztiek dantza egiteko disko festa.