298 igerilarik parte hartuko dute etzo Ondarroako 27. Itsas Lasterketan
Etzi Ondarroako 27. Itsas lasterketa egingo da Arrigorri hondartzan. Txapelketa 10:30ean hasiko da eta txikiek eta nagusiek parte hartuko dute. Guztira, 298 igerilarik parte hartuko dute Ondarru Igeri Taldeak urtero antolatzen duen proban. 10:00etarak...
Etzi Ondarroako 27. Itsas lasterketa egingo da Arrigorri hondartzan. Txapelketa 10:30ean hasiko da eta txikiek eta nagusiek parte hartuko dute. Guztira, 298 igerilarik parte hartuko dute Ondarru Igeri Taldeak urtero antolatzen duen proban.
10:00etarako dena martxan egongo da. Izan be, ordu horretarako parte hartzaileek zenbakiak banatuta edukiko dituzte. Ondoren, 10:30ean, lasterketa hasiko da, txikiekin. Horiek 600 metro igerian egingo dituzte.
Txikien proba egin eta gero nagusiak sartuko dira uretan. Nagusiek, urtero bezala, 1.600 metro egingo dituzte.
