Atez atekoaren aurkako plataformak 1.710 sinadura aurkeztuko dizkio Mutrikuko Udalari
1.710 sinadura aurkeztu ditu Atez atekoaren aurkako taldeak Zabiel Kultur Etxean. Horrekin batera, sinadurekin udaletxean herri ekimen bat aurkeztuko dela iragarri dute, zaborraren bilketa sistemaren inguruan kontsulta bat eskatuz. Horretarako, apiril...
1.710 sinadura aurkeztu ditu Atez atekoaren aurkako taldeak Zabiel Kultur Etxean. Horrekin batera, sinadurekin udaletxean herri ekimen bat aurkeztuko dela iragarri dute, zaborraren bilketa sistemaren inguruan kontsulta bat eskatuz. Horretarako, apirilaren 2ko 7/1985 Legean, Toki araubidean eta udalak 2004an onartutako parte hartze araudian oinarrituko dira.
Felix Azpiazu plataformako bozeramaileak azaldu duenez, «bai Toki araudiak, bai udaleko parte hartze araudiak herri ekimenak aurrera eramateko aukera aurreikusten dute bozkatzeko eskubidea duten biztanleen %15eko sinadurekin». Horren arabera, Mutrikuren kasuan, 750 sinadura nahikoa direla esan du. «Baldintza horiek gainditzen ditugu. Sinadurekin argi geratzen da mutrikuarrek ez dutela Atez atekoa nahi». Horri lotuta, honakoa azpimarratu du: «Legeak herritarroi kontsultak eskatzeko eskubidea aitortzen digu, eta, hortaz, uste dugu, kasu honetan inoiz baino beharrezkoagoa dela».
