Herrira Eguna egingo dute zapatuan, Lekeitioko plazan
Egun osorako egitaraua prestatu du Lekeitioko Herrirak zapaturako. Mendi martxagaz hasiko dute eguna, eta abuztuaren 4an Lekeitioko plazan egingo duten Flashmob-aren koreografia entsegatuz amaituko dute. Adin guztietako herritarrei zabalik dago ekimena...
Egun osorako egitaraua prestatu du Lekeitioko Herrirak zapaturako. Mendi martxagaz hasiko dute eguna, eta abuztuaren 4an Lekeitioko plazan egingo duten Flashmob-aren koreografia entsegatuz amaituko dute. Adin guztietako herritarrei zabalik dago ekimena.
10:00etan jarri dute hitzordua mendi martxarako. Eskolapetik hasiko dute ibilbidea, eta parte hartzaileen arabera erabakiko dute nora joan, , «umerik dagoen ala bakarrik nagusiak diren ikusi ostean». Halanda be, Lekeitio bueltan ibiliko direla aurreratu dute Herrirakoek.
Mendian buelta emonda, elkartasun bazkaria egingo dute Independentzia plazan, 15:00ak aldera. Bazkarira joateko txartelak erosi behar dira aldez aurretik, Galarrena edo Arritxu tabernetan, 15 eurotan.
Kantu herrikoiak abestuz alaituko dute bazkalostea, eta 17:00etan hasiko dute Flashmob-aren entsegua. Flashmob-a Esne beltza sound system taldeak lagunduta egingo duela aurreratu du Lekeitioko Herrirak. Gainera, koreografia ikasi gura duenarentzat, youtuben jarri dute bideoa: http://www.youtube.com/watch?v=A5cde7pqlFY.