Hilaren 28an egingo dute marmitako txapelketa Lekeition
Lekittoko XIII. Marmitako Txapelketa jarri du martxan Aittitta Txiki Kultur Taldeak. Uztailaren 28an egingo dute aurten marmitako onenaren lehia. Txapelketan parte hartu nahi duenak kultur etxean emon behar du izena, eta lapiko bakoitzeko 10 euro ordai...
Lekittoko XIII. Marmitako Txapelketa jarri du martxan Aittitta Txiki Kultur Taldeak. Uztailaren 28an egingo dute aurten marmitako onenaren lehia. Txapelketan parte hartu nahi duenak kultur etxean emon behar du izena, eta lapiko bakoitzeko 10 euro ordaindu beharko ditu. Horren truke, mahai bat, hiru kilo hegaluze eta bost kilo patata jasoko dituzte parte hartzaileek.
Urtero modura, marmitakoa plazan prestatu behar da, baina bertan bazkaltzea aukeran edukiko dute parte hartzaileek. «Bakoitzak nahi duen lekuan jan dezake», zehaztu dute antolatzaileek. Plazan bazkaldu nahi dutene, baina, 4 euro ordaindu beharko dituzte pertsonako. Antolatzaileek, horien ordez, mahaiak, aulkiak, plastikozko platerak, edalontziak eta mahai-tresnak emango dizkiete; bai eta ogia be, hamaiketakoa egiteko. Bazkaria, bestalde, bakoitzak berea ekarri edo antolatu beharko du.
Izena emoteko aukera, zabalik egongo da uztailaren 23ra arte, eta taldearen izena, kontaktua eta harremanetan egoteko helbide elektroniko bat emon beharko dira. Horrez gain, marmitako txapelketaren zein Aittitta Txikik antolatzen duen beste ekimenen informazioa aurkitu daiteke taldeak daukan blogean: http//aittittatxiki.blogspot.com.es/. «Marmitako txapelketan zein Aittitta Txikik antolatzen dituen beste ekintza guztietan parte hartzera animatzen ditugu herritarrak», adierazi dute.