Iaz baino 20.000 euro gehiago egongo dira andramarietarako
Aurtengo Andra Mari jaien kontrataziorako 102.000 euro bideratuko ditu Ondarroako Udalak, iaz baino 20.000 euro gehiago. Aurrekontuaren igoera horri esker, Itsasaurre plazan ipintzeko karpa bat alokatu ahal izango da, eta abuztuaren 16an, Doctor Deseo ...
Aurtengo Andra Mari jaien kontrataziorako 102.000 euro bideratuko ditu Ondarroako Udalak, iaz baino 20.000 euro gehiago.
Aurrekontuaren igoera horri esker, Itsasaurre plazan ipintzeko karpa bat alokatu ahal izango da, eta abuztuaren 16an, Doctor Deseo euskal rock musika taldearen kontzertua egongo da.
