Isuntza hondartzako ezinduen etxean egindako kalteak gaitzetsi ditu udalak
Isuntza hondartzako parean dagoen ezinduentzako etxean egindako kalteak salatu ditu Lekeitioko Udalak. Joan den zapatu goizaldean, elbarrientzako etxean sartu eta bertan zeuden aulki eta dokumentuak ataratzeagaz gainera, hondarretatik joan daitezkeen e...
Isuntza hondartzako parean dagoen ezinduentzako etxean egindako kalteak salatu ditu Lekeitioko Udalak. Joan den zapatu goizaldean, elbarrientzako etxean sartu eta bertan zeuden aulki eta dokumentuak ataratzeagaz gainera, hondarretatik joan daitezkeen eta uretan flotatzen duten aulki anfibioak bota zituen kanpora baten batek.
Bizkaiko beste lau hondartzagaz batera, Hondartza Denontzat programaren barruan dago Isuntza hondartza. Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen sailaren programa, mugikortasun mugatua edo beste edozein ezintasun duten pertsonei hondartzaz eta bainuaz gozatzeko zerbitzua da, eta Bidaideak Elkartea eta Heldu Federazioa dira programaren sustatzaileak. «Lekeitioko Udalak funtsezkoa ikusten du zerbitzu horiek bermatzea eta, horregatik, Getxo, Plentzia, Zierbana eta Ibarrangelugaz batera proiektu hau darama aurrera», azaldu dute.
Aurrerantzean horrelakorik ez gertatzea espero duela adierazi du Lekeitioko Udalak. «Emon behar dugun zerbitzuan erabateko eragina dauka-eta», azpimarratu dute.