Malenak “zero zabor bidean” ospatzeko gonbitea egin du Mutriku Zero Zabor taldeak
Mutriku Zero Zabor taldeak “malenak zero zabor bidean” ospatzeko gonbitea egin die jaietan egongo diren guztiei . Horretarako, azken urteetan egin izan den bezala, edalontzi berrerabilgarriak egongo dira eskuragai gaztetxe zein txosnetan. &...
Mutriku Zero Zabor taldeak “malenak zero zabor bidean” ospatzeko gonbitea egin die jaietan egongo diren guztiei . Horretarako, azken urteetan egin izan den bezala, edalontzi berrerabilgarriak egongo dira eskuragai gaztetxe zein txosnetan. “Saiatu edalontzi hauek eskuratzen, jai guztietan edalontzi bera erabiltzen eta hurrengo baterako gordetzen”, esan dute.
Edalontzi horiek beharrean, plastikozkoak erabiliz gero, haiek birziklatzeko edukiontziak egongo direla esan dute, bai gaztetxean, bai txosna eremuan. Horrez gain, bi gune horiek sortzen dituzten hondakin guztiak sailkatzeko konpromisoa hartu dute.