Urrirako ipiniko dute bedar artifiziala Zaldupe futbol zelaian
Liga hasierarako ez, baina urrirako Zaldupen jokatzeko lantxerik egongo da Aurrera. Epeak betez gero, abuztuaren hasieran hasiko da futbol zelaiko lanen lehenengo zatia, eta irailaren amaierarako amaituta egongo da. Ondarroako Udalak obra zibilaren es...
Liga hasierarako ez, baina urrirako Zaldupen jokatzeko lantxerik egongo da Aurrera. Epeak betez gero, abuztuaren hasieran hasiko da futbol zelaiko lanen lehenengo zatia, eta irailaren amaierarako amaituta egongo da.
Ondarroako Udalak obra zibilaren esleipena egin du, berdegunearen inguruko lanak egiteko. 500.000 eurotik gorako aurrekontua edukiko dute lan horiek. Ingurua konpondu bezain laster, bedar artifiziala ipintzeko lanak hasiko dituzte. Lan horiek 200.000 euroko kostua edukiko dute.
Aldagelak beranduago konponduko dituzte.
Irailaren 16an hasiko dute Aurrerako nagusiek 2012-2013 denboraldia. Horrenbestez, taldeak ezingo du etxean jokatu lehen bi jardunaldietan. «Oraindik ez dakigu liga etxean ala kanpoan hasi behar dugun, baina edozelan be, egutegia aldatuko dugu», jakin eragin du Eladino Gonzalez Aurrerako arduradunak.
Denboraldiaurrea be eraldatu egingo dute obrek. Entrenamenduak beste zelai batean egiteko negoziaziotan dabil Aurrera.
