Zinta gaineko erakustaldia egingo dute zapatuan, Zelaian
Sokaren gainean oin bat eta gero bestea jarri eta oreka mantentzen saihatuko dira Bilboko Sokan-Orekan taldeko kideak, zapatuan Zelaian egingo duten longline edo zinta gaineko erakustaldian. 19:30etik aurrera, zinta gainean ibili eta bestelako ariketak...
Sokaren gainean oin bat eta gero bestea jarri eta oreka mantentzen saihatuko dira Bilboko Sokan-Orekan taldeko kideak, zapatuan Zelaian egingo duten longline edo zinta gaineko erakustaldian. 19:30etik aurrera, zinta gainean ibili eta bestelako ariketak egingo dituzte, grabitatea desafiatuz. Horrela, oraindik, inguru honetan oso ezaguna ez den parktika horretaz gozatzeko aukera egongo da, kirolak eta ikuskizunak bat eginez.