Barraken egunak murriztu ditu Lekeitioko Udalak
Barrakak jai girora mugatu nahian, barreken egunak murriztu ditu Lekeitioko Udalak. Abuztuaren 23an jarriko dituzte autotxokeak eta beste guztiak abuztuaren 24an. Atrakzio guztiak 25ean zabalduko dira, eta irailaren 8ra arte egongo dira herrian. Azken...
Barrakak jai girora mugatu nahian, barreken egunak murriztu ditu Lekeitioko Udalak. Abuztuaren 23an jarriko dituzte autotxokeak eta beste guztiak abuztuaren 24an. Atrakzio guztiak 25ean zabalduko dira, eta irailaren 8ra arte egongo dira herrian. Azken urteetako prezioa mantentzea be lortu dute. Horrela, nagusien atrakzioetako bidai bakoitzak 2 euro balioko ditu, eta zazpi bidaietako txartelak 10 euro. Txikientzako barraketako bidaiak barriz, euro eta erdi balioko ditu, eta zazpi bidaietako bonoak 7 euro eta erdi. Horretaz gainera, antzar eguneko biharamuneko goiza dohain izatea adostu dute udalak eta ferialariek, eta irailaren 8an be, 0,75 euro balioko du bidaiak. Barraketatik, 26.650 euro jasoko ditu udalak.