Beherapenen azokatxoa jarriko du Markina-Xemeingo dendarien elkarteak
Hemen be bai dendarien elkarteak antolatuta, beherapenen azokatxoa egongo da datorren zapatuan Arkupe aurrean. 10:00etatik 15:00etara egongo da zabalik azoka, eta elkartea osotzen duten denda desberdinetako produktuen beherapenak, eta eskaintza berezi...
Hemen be bai dendarien elkarteak antolatuta, beherapenen azokatxoa egongo da datorren zapatuan Arkupe aurrean. 10:00etatik 15:00etara egongo da zabalik azoka, eta elkartea osotzen duten denda desberdinetako produktuen beherapenak, eta eskaintza bereziak aurkitu ahalko dituzte erosleek bertan. Arropak, zapatak eta osagarriak jarriko dituzte aukeran, besteak beste. Erosketak gustura egin ahal izateko, gainera, musika be egongo dela aurreratu dute.