
Otsolo eta Emilio Hernando pregoilariekin hasiko dira aurtengo Santixau jaiak. Ardoa Barrura txarangak, hanka paloek eta buruhandiek jarriko dute giroa, eta Gazte Asanbladak antolatuta herritarrek eskainitako musika egongo da gaur gabean txosnetan. Gaur hasi eta sei egunetan luzatuko dira jaiak. Egitaraua: GAUR. 16:00etan, Zaloaren aldeko V. Pala txapelketa finala, Gazte asanbladak antolatuta. 19:00etan, txupinaren jaurtiketa, Otsolo eta Emilio Hernando pregoilariekin. Ondoren, Ardoa Barrura txaranga, hanka paloak eta buruhandiak, gazte asanbladak antolatuta. 22:30ean, herritarren musika txosnetan. BIHAR, Santixau eguna. 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, Alkarreginek antolatuta, argazki zaharren erakusketa, udaletxean. 11:00etan, meza nagusia, Rakel Pujanak abestuta. Ondoren, herrikoen aurreskua eta koruaren abestiak. 17:30ean, pelota partiduak: Palaz, Bizkaia Arabaren aurka: Itsaso Pradera-Leire Etxaniz/Ane Isasmendi-Laura Saez. Eskuz, Markina Azpeitiren aurka: Iraitz Arrieta-Kastillo/Markel Etxaniz-Andoni Aizpuru. Zestaz, Markina Berriatuaren aurka: Arbe-Salegi/Antxon-Garalde. 22:30ean, erromeria: Izargi. ETZI, Santa Ana. 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, Alkarreginek antolatuta, argazki zaharren erakusketa, udaletxean. 11:00etan, meza nagusia. 12:30ean, Gorriti bere abereekin. 16:00etan, umeen parkea eta bukaeran bitsa. 22:30ean, erromeria: Aire, Aire. Uztailak 27. - 17:30ean, gaztetxoen eskuzko pelota partiduak: Jokin Alvarez-Oier Urrutia/Izortz-Txomin; Markel Egurrola-Aitzol Etxebarria/Oier Txurruka-Joseba Ituarte; Unai Aierdi-Oinatz Olabe/Beñat Onaindia-Alex Garate; Mikel Ansola-Ander Malaxetxebarria/Jon Bereiku-Josu Agirremalloa; Jon Zubikarai-Ibai Mendibe/Lander Balsera-Mikel Arkotxa; Eñaut Gorosabel-Andoni Zenarruzabeitia/Josu Egurrola-Egoitz Muniozguren. Gazte Asanbladak antolatuta. 19:30ean, [...]

160 umek parte hartu zuten domekan, Markina-Xemeinen egon zen Eskolarteko Txirrindulari Topaketetan. Aurrebenjaminetik hasi eta txikien mailara arteko txirrindulariek parte hartu zuten Kareaga industrigunean lehiatu ziren probetan. Mailaren arabera, kilometro bateko zirkuituari buelta gehiago emon behar izan zieten parte hartzaileek. Horrela, bi buelta emon zituzten aurrebenjaminek eta hamabost txikiek. Azken maila horretan egon zen, gainera, parte hartze handiena, eta itzelezko abiaduran emon zion tropelak buelta zirkuituari. Ondarroako, Lekeitioko eta Markina-Xemeingo taldeek parte hartu zuten topaketetan. Argazki galeria ikusgai.

Vista Alegreko proiektuaren aurka egiteko asmoz herritar batzuk aurkeztu zuten auzi helegitea sartzeko eskabidea ontzat hartu du epaileak. Erabakia eskuetan zutela, zapatuan elkarretaratzea egin zuten herritarrek, Karraspion, eta 50 lagun inguru batu...

Simon Bolibarren jaiotzaren urteurrenaren harira, gaur ekitaldia egin da Ziortza-Bolibarko Simon Bolibar Museoan, urtero bezala. Besteak beste, ekitaldian egon dira Bizkaiko Foru Aldundiko kultura diputatu Josune Ariztondo eta Ziortza-Bolibarko Udalek...

Txarangaren doinuak oraintxe isildu dira malenetan. Aurretik, Goiko Plazan hasi dira herriko musikariak lehen notak jotzen, zezen eta guzti jokatu den futbito txapelketa amaitu bezain pronto. Futbolean Abisa Oh koadrila izan da nagusi. 150 euro jaso di...

Batxilergoa amaitu du, eta kazetaritza ikasten hasiko da datorren ikasturtetik aurrera Nerea Ibarzabal (Markina-Xemein, 1994). Bere begi berde eta izaera goxoaren atzean, talentua eta ekintzaile izaera nabari zaizkio, eta ezaugarri horiek eroan dute or...

Aralarren esanetan, sententzia hori «EAJren asmoentzat kolpe garrantzitsua eta behin betikoa» izan daiteke. Halaber, sententziak EAJk hausnarketa egiteko eta bultzatu duen eredu urbanistikoak izan dituen akatsak onartzeko balio izan dezake. «Gogora...