
Egueneko 05:00etan ailegatuko dira Igor Martin eta Zunbeltz Bedialauneta Ondarroara. Alde zaharrean ongietorria egingo diote herritarrek. Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin ditu Zunbeltz Bedialauneta eta Igor Martin, bi urtez preso eduki o...

Txanton Piperriren igoeragaz hasi ziren atzo iluntzean jaiak. Danborradak lagunduta, jaietako lehenengo eguna jendetsua izan zen. Plaza bete-bete eginda zegoela, ume, gazte eta nagusiak danbor hotsaekin lagundu zioten Txanton Piperriri kanpandorrera a...

Euskal Herriko Herriarteko Esku Pilota Txapelketako finalera ailegatu da Markina-Xemeingo esku pilota taldea Hernaniri 3 eta 0 irabazi ondoren. Joan den asteburuan jokatu zuen bueltako partidua Markinako Esku Pilota Taldeak, eta etxean lortutako emaitz...

Aurten, Dina Bilbao herriko kirolaria zena izango da aztertu behar den pertsona. Herritarrek abuztuaren 3ra arte aurreproiektuak aurkezteko epea dute. Beka alkateak esleituko du, abuztuaren erdian. Beka eskaria egiteko herritarrak udaletxeko kirol sailera joan beharko dute. Eskaerak egin eta agiri guztiak aurkezteko epea abuztuaren 3an amaitzen da. Egun horretarako, interesatuek ondoko agiriak aurkeztu beharko dituzte kirol sailean (Musika plaza, z/g): eskatzailearen nortasun agiriaren fotokopia bat, titulazio akademiko zehaztua eta osotua, curriculuma, gaiaren azalpena eta lana zelan burutuko litzatekeen azaltzen duen proiektua (ahalik eta zehatzena, gehienez be bost orrialdekoa). Proiektuaren xehetasuna azaltzerakoan, lanaren ikerketa esparrua, ikertzaileak aurretik duen esperientzia, helburuak, materialak, baliabideak eta lan metodologia, lana gartzeko kronograma eta aurreikusitako emaitzak eta horien interesa zeintzuk diren zehaztu beharko dira. Dokumentazioa osotuz Behin dokumentazioa aurkeztu eta udalak eskatzaileak baldintzak betetzen ez dituela ikusiko balu, herritarrak hamar eguneko epea edukiko du konponketak egin edo beharrezko agiriak barriro be aurkezteko. Dena dela, eskatzaileek aurkeztutako dokumentazioa aztertu eta gero, epaimahaiak informazio osagarria eskatu dezake edota hautagi batzuk proiektua defendatzera dei ditzake. Epaimahaia Beka bera alkateak esleituko du, abuztuaren erdi aldera, epaimahaiaren proposamena jaso ondoren. «Proposamen hori epaimahaiak epaitutako merezimendiu lehiaketa baten emaitza oinarritzat hartuta egingo da». Eta epaimahaia alkateak, kirol teknikariak, udaleko idazkariak, Bilduko bi [...]

Alkaregin taldeak antolatuta, Krisia, baloreak eta banketxeak izenburupean, hitzaldia eskainiko du Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak, eguenean, 19:00etan, Markina-Xemeingo kultur aretoan.

Espainiako Estatuan emon diren azken murrizketen aurrean, elkarretaratzeak deitu ditu LAB sindikatuak Lea-Artibain eta Busturialdean. Joan den astean, Rajoy presidentearen eskutik egon ziren murrizketak, azken hamarkadetan Espainiako Estatuan emon diren mozketa handienak direla azpimarratu dute. Hori dela eta, Nahikoa da! Langile eta zerbitzu publikoen aurkako erasorik ez! Burujabetza politiko eta ekonomikoa! lelopean, eguenean 12:00etan, elkarretaratzea egingo da Lekeition. «Krisialdi ekonomikoaren aitzakipean azken urteotan zerbitzu publikoen murrizketak bata bestearen atzetik ezagutu ditugu, eta horietako bakoitzaren ondotik, aurretik emandakoaren larritasuna gainditzea ia ezinezkoa izango zela ematen zuenean, zulo beltz horretan sakontzen jarraitzeko gaitasuna erakutsi du PPren gobernuak. Eta horrela gertatu zaigu eguazteneko iragarpenagaz be», adierazi du LAB sindikatuak. BEZaren igoera, langabetuentzako diru laguntzak mugatzea, pentsio sistemaren berrikuspena, eta dependentzia laguntzen jaitsiera besteak beste, egoera larriena pairatzen ari diren gizarte sektoreen aurkako eraso zuzena dira sindikatuarentzat. «Eta une honetan egoera jasanezina duten ekonomia familiarrak oraindik gehiago itoko ditu», diote.