Bigarren Skate Eguna ospatuko da zapatuan Lekeition
Ume, gazte eta nagusiek skateagaz gozatzeko aukera izango dute zapatuan, Lekeition. Skatea erabiltzen ikasi eta erakustaldiak ikusteko aukera egongo da egun osoan Lekittoko 2. Skate Egunean. 10:30ean hasiko da eguna skate txikiagaz, eta ikastaroak eta ...
Ume, gazte eta nagusiek skateagaz gozatzeko aukera izango dute zapatuan, Lekeition. Skatea erabiltzen ikasi eta erakustaldiak ikusteko aukera egongo da egun osoan Lekittoko 2. Skate Egunean. 10:30ean hasiko da eguna skate txikiagaz, eta ikastaroak eta tailerrak edukiko dituzte txikienek ikastolan. 12:00etan barriz, gazteen txapelketa lehiatuko da, eta ordu berean Slalom ikuskizuna eskainiko dute Atea kalean. Eguerdian, herriari buelta emongo diote, patin gainean, skate zaleek, eta bazkarian batuko dira. 16:00etan hasiko da nagusien txapelketa frontoian, eta bertan hainbat trebezia erakutsiko dituzte skaterrek. Atean be, Hippy Jump eta Ollie handiena jauziak, Best Trik, Osito, eta irristatzeak ikusteko aukera egongo da. Afalostean jarraituko du jaiak Urban Grind eta Nessun Dorma taldeen kontzertuekin.