Jose Maria Cazalis EAJko zinegotziak udaleko kargua utzi du
Jose Maria Cazalis EAJko ordezkariak, zinegotzi kargua utzi du. Bederatzi urte egin ditu Cazalisek Udalean, azkena, EAJko zinegotzi modura.Lekeitioko EAJko zinegotzi izateagaz gainera, Senatore egon da Jose Maria Cazalis Madrilen. EAJkoek azaldu dutene...
Jose Maria Cazalis EAJko ordezkariak, zinegotzi kargua utzi du. Bederatzi urte egin ditu Cazalisek Udalean, azkena, EAJko zinegotzi modura.Lekeitioko EAJko zinegotzi izateagaz gainera, Senatore egon da Jose Maria Cazalis Madrilen. EAJkoek azaldu dutenez, Senatuan lan egiteak astean lau edo bost egun Madrilen egotea suposatzen dio, eta sarritan ezinezkoa egiten zitzaion Lekeitioko osoko bilkuretara edo batzordeetara joatea. Hori dela eta, zinegotzi izatea uztea erabaki du, eta bere ordez, Idoia Sagastizabal Unzetabarrenetxea izendatuko dute kargu hori hartzeko. Aldaketa hori dela eta, Koldo Goitiak, bozeramale funtzioa betetzeagaz gainera, Kirola eta Partehartze arloetan behar egingo du. Bestalde, Idoia Sagastizabal Ogasun eta Garapen ekonomikoan arituko da.