Ondarroako Artibai erreka garbitzera joateko dei egin dute zapaturako
Zapatuan Artibai garbitzera joateko deia egin dute Eskilantxarri ur kirol elkarteak eta Eguzki talde ekologistak. Gaztelekuan egin dute hitzordua, 16:00etan. Ondarroako Udaleko Ingurumen Batzordearen laguntzagaz egingo da ekimena, eta bertan parte hart...
Zapatuan Artibai garbitzera joateko deia egin dute Eskilantxarri ur kirol elkarteak eta Eguzki talde ekologistak. Gaztelekuan egin dute hitzordua, 16:00etan.
Ondarroako Udaleko Ingurumen Batzordearen laguntzagaz egingo da ekimena, eta bertan parte hartu nahi dutenek arropa zaharrak eroan beharko dituzte etxetik. Botak eta eskularruak, ostera, antolatzaileek eurek lagako dizkiete. Eta garbiketa egin eta gero, askaria egongo da ekimenagaz bat egin duten guztientzat.