Aingeru Guarda jaiak ospatuko dituzte Markina-Xemeingo Santutxu auzoan
Abuztuaren 5ean, ospatuko dituzte Santutxu Auzoan Aingeru Guarda jaiak. Urtero modura, kross lasterketa eta idi probak lehiatuko dira, eta Naiara eta Eneritz trikitilariek alaituko dute festa egun osoan. Egitaraua: 12:00etan meza nagusia Ondoren, kros...
Abuztuaren 5ean, ospatuko dituzte Santutxu Auzoan Aingeru Guarda jaiak. Urtero modura, kross lasterketa eta idi probak lehiatuko dira, eta Naiara eta Eneritz trikitilariek alaituko dute festa egun osoan.
Egitaraua:
- 12:00etan meza nagusia
- Ondoren, kross lasterketa. Sariak: 1. 70 euro eta garaikurra; 2. 50 euro; 3. 30 euro, eta 4. 15 euro.
- Ondoren, idi-probak. Zubibarriren idien erakustaldia Satzuko harri zaharrarekin. Itzainak: Miguel Angel Zubibarri eta Ainhoa Iketza.
- 16:00etan, IV. Pagope Poker Torneoa.
- 16:30ean Briska txapelketa. Izena emotea 10 euro. sariak: 1. 120 euro eta garaikurra, 2. 80 euro, 3. 50 euro eta 4. 30 euro.
- 18:00etan Bolo txapelketa. Bizkaiko txapelketarako puntuagarria izango da. Sariak: 1. 80 euro, 2. 60 euro, 3. 40 euro eta 4. 25 euro.