Bost artisten lanak aurten, Lekeitioko Udako Arte Erakusketan
Abuztuaren 26a bitartean, bost artisten lanak ikusteko aukera egongo da Barandiaran Aretoan. Urtero modura, abian da, Lekeitioko Udal Kultur Erakundeak antolatzen duen Udako Arte Erakusketa. Egitasmoaren helburua, alor desberdinak jorratzen dituzten artisten lanak ezagutzera emotea da. Aste honen amaierara arte, Manuel Lopez Brasaolaren lanak egongo dira ikusgai. Brasaola, barriro etorri da Lekeitiora bera lanak erakustera, bai kritika eta bai salmenta aldetik arrakasta handia eduki ondoren. Brasaolaren 25 koadro jarrita daude Barandiaranen. Euren artean, Lekittoko eliza, Lekittoko panoramika eta Playa de Isuntza lanak. Brasaolak utzitako lekua, Carmen Soldevilla Zuzaeta durangarrak beteko du, uztailaren 30etik abuztuaren 5era arte. Bere lanetan, pertsonak eta naturako gaiak nahasten ditu, begiradei eta keinuei indarra eta bizitasuna emonez. 1987an Bilboko Udalak berak egindako mural bi aukeratu zituen Artea kalean lehiaketarako. hainbat erakusketatan parte hartu du, bakarka zein taldeka. Abuztuaren 6tik 12ra, Josune Carracedoren argazkiak, pintura akrilikoak, marrazkiak eta grabatuak ikusi ahalko dira Barandiaranen. «Paisaia hurbilak dira, bertokoak, ezagunak. Egunero desagertu eta barriro sortu egiten direnak», dio artistak. Bederatzi lanek osotzen dute obra. Valentin Laka berriatuarraren eskulturen txanda ailegatuko da hurrengo. Eskultore eta margolari autodidaktak, hainbat erakusketa egin ditu munduan zehar, eta abuztuaren 20tik 26ra egongo da Lekeition. Aste bardinean egongo dira ikusgai bai eta Fernando Mestre Querolen [...]
Abuztuaren 26a bitartean, bost artisten lanak ikusteko aukera egongo da Barandiaran Aretoan. Urtero modura, abian da, Lekeitioko Udal Kultur Erakundeak antolatzen duen Udako Arte Erakusketa. Egitasmoaren helburua, alor desberdinak jorratzen dituzten artisten lanak ezagutzera emotea da.
Aste honen amaierara arte, Manuel Lopez Brasaolaren lanak egongo dira ikusgai. Brasaola, barriro etorri da Lekeitiora bera lanak erakustera, bai kritika eta bai salmenta aldetik arrakasta handia eduki ondoren. Brasaolaren 25 koadro jarrita daude Barandiaranen. Euren artean, Lekittoko eliza, Lekittoko panoramika eta Playa de Isuntza lanak.
Brasaolak utzitako lekua, Carmen Soldevilla Zuzaeta durangarrak beteko du, uztailaren 30etik abuztuaren 5era arte. Bere lanetan, pertsonak eta naturako gaiak nahasten ditu, begiradei eta keinuei indarra eta bizitasuna emonez. 1987an Bilboko Udalak berak egindako mural bi aukeratu zituen Artea kalean lehiaketarako. hainbat erakusketatan parte hartu du, bakarka zein taldeka.
Abuztuaren 6tik 12ra, Josune Carracedoren argazkiak, pintura akrilikoak, marrazkiak eta grabatuak ikusi ahalko dira Barandiaranen. «Paisaia hurbilak dira, bertokoak, ezagunak. Egunero desagertu eta barriro sortu egiten direnak», dio artistak. Bederatzi lanek osotzen dute obra.
Valentin Laka berriatuarraren eskulturen txanda ailegatuko da hurrengo. Eskultore eta margolari autodidaktak, hainbat erakusketa egin ditu munduan zehar, eta abuztuaren 20tik 26ra egongo da Lekeition.
Aste bardinean egongo dira ikusgai bai eta Fernando Mestre Querolen lanak be. Azken erakusketa Brasilgo Salvador-Bahia hirian egin du Mestrek, bertan egon da-eta, truke programa bateri esker.