Elkartasun flashmob erraldoia, Lekeition, abuztuaren 4an
Lekittoko Herrirak antolatuta, elkartasun flashmob erraldoia egingo da abuztuaren 4an Lekeition. 17:00etan, entseguak hasiko dira plazan, eta ondoren bideoa eta koreografia grabatuko dira Esne Beltza Sound Sistem taldearen laguntzagaz. Herrirako kamise...
Lekittoko Herrirak antolatuta, elkartasun flashmob erraldoia egingo da abuztuaren 4an Lekeition. 17:00etan, entseguak hasiko dira plazan, eta ondoren bideoa eta koreografia grabatuko dira Esne Beltza Sound Sistem taldearen laguntzagaz. Herrirako kamiseta urdinagaz joan eta ekimenean parte hartzeko deia egin dute antolatzaileek. Giroa alaitzeko, gainera, jan eta edateko txosna be jarriko dute. 23:00etan, Esne Beltzaren kontzertua egongo da Kabauan.