Iñaki Deunaren jaiak ospatuko dituzte Larruskainen
Larruskaintarren Eguna eta Iñaki Deunaren Eguna ospatuko dituzte domekan eta martitzenean Larruskainen. Urtero legez, auzoko nagusienak omenduko dituzte Larruskaindarren Egunean, eta Euskal Herriko herrikirolaririk ospetsuenen herri kirol ikuskizuna i...
Larruskaintarren Eguna eta Iñaki Deunaren Eguna ospatuko dituzte domekan eta martitzenean Larruskainen. Urtero legez, auzoko nagusienak omenduko dituzte Larruskaindarren Egunean, eta Euskal Herriko herrikirolaririk ospetsuenen herri kirol ikuskizuna izango dute Iñaki Deunaren Eguna ospatzeko.
Egitaraua:
Uztailaren 29an, domeka, LARRUSKAINDARREN EGUNA.
11:00etan: Meza.
Jarraian: Txikiteoa, Iñaki Olarte eta Aitziber Otegi trikitilariekin.
12:00etan: Auzoko nagusienak diren auzokide bi omenduko dira.
Ostean: Markina-Xemeingo Zerutxu dantza taldearen saioa.
Ondoren: Bertso saioa, Gorka Ostolaza eta Ander Elortegirekin.
Goizeko ekitaldiari amaiera emateko, trikiti jardunaldia izango da.
13:30etan: Bazkaria.
18:00etan: Haur jolasak eta zirku-tailerra.
Uztailaren 31an, martitzena, SAN INAZIO EGUNA.
08:00etan: Txupinazoa.
Egun guztian zehar: jaialdia alaitzen Lurtxurdixo eta Aitziber Otegi trikitilariak izango dira.
11:00etan: Meza.
Jarraian: Txikiteoa trikitilariekin, kalez kale.
12:30etan: Bertso saioa Mañukorta eta Amets Arzallus bertsolariekin.
13:00etan: Herri kirolak, Euskal Herriko herri kirolaririk ospetsuenekin: Euskal Herriko Ingude Txapelketa eta Iparraldeko Jokoak.
Goizeko ekitaldiari amaiera emateko, bertso eta trikiti jardunaldia izango da.
14:00etan: Bazkaria.
18:00etan: Gorriti eta bere abereak.
20:00etan: Auzoko Xabi Larrearen Klown-Zirku-Malabarismo ikuskizuna.
21:00etan: Afaria.
23:00etan: Erromeria, Angelito berriatuarrarekin.
Gauerdian zozketa: 600 euro.