Arrigorrin bainuaren ostean dutxatzeko gomendatu dute
Azkura somatu dute Arrigorri hondartzan bainua hartu duten batzuek azkan egunetan. Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko Zuzendaritzak adierazi duenez, bainulariek ez daukate kezkatzeko arrazoirik. Jaurlaritzak jakitera emon duenez, itsasbeheran batez ...
Azkura somatu dute Arrigorri hondartzan bainua hartu duten batzuek azkan egunetan. Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko Zuzendaritzak adierazi duenez, bainulariek ez daukate kezkatzeko arrazoirik.
Jaurlaritzak jakitera emon duenez, itsasbeheran batez be, alga txikiak agertu dira Arrigorri inguruko uretan, eta horiek izan dira azkura eragin dutenak. «Ez zaitez larritu. Azkura hori ez da ez larria, ez arriskutsua, baina bai gogaikarria», esan dute.
Hori dela eta, bainatu ondoren dutxa hartzea gomendatu dute arduradunek, era horretan arindu edo desagertzen da-eta algek eragindako ezinegona
