Harriaren ibilbiderako erreserbak egin daitezke zapatura begira
Euskal Kostaldeko Geoparkearen bisitek ez daukate etenik. Zapatuak ekarriko du hurrengo bisita gidatua, 10:00etan. Harriaren ibilbidea egiteko aukera izango dute bisitariek. Arnoko mehatzetatik, mendeetan zehar ustiatuak, herriguneko jauregi, eliza eta...
Euskal Kostaldeko Geoparkearen bisitek ez daukate etenik. Zapatuak ekarriko du hurrengo bisita gidatua, 10:00etan. Harriaren ibilbidea egiteko aukera izango dute bisitariek.
Arnoko mehatzetatik, mendeetan zehar ustiatuak, herriguneko jauregi, eliza eta eraikin monumentaletara, harriak presentzia zabala dauka Mutrikun. Ibilbide hau oinez eta autobusez egiten da, eta ondare historikoa miresteko aukera ematen du.
Hiru orduko bisita
Bisitaren iraupena hiru ordu eta erdikoa izango da, 10:00etan Mutrikuko turismo bulegotik irtenda –09:50ean Debatik–. Prezioari dagokionez, 15 eurokoa da; 16 urtetik beherakoek, baina, 6 euro ordaindu beharko dituzte. Bisitan parte hartzeko gutxineko adina ere egongo da, 12 urte. Hortik beherakoek gurasoekin joan beharko dute. Bisitari kopurua, beste alde batetik, mugatua izango da: 25 lagunekoa, eta guztiek beharrezkoa izango dute jantzi eta oinetako egokiak eramatea.
Ohikoa denez, bisita gidatua horretan parte hartu ahal izateko beharrezkoa izango da erreserba egitea: www.geoparkea.com webgunean eta Mutrikuko turismo bulegoan daude txartelak eskura nahi dutenentzat.
