Lekeitioko Sanantolin Jaiak aurrera jarraitzen dute
Gaur paella eta makailao txapelketak izan dira goizeko protagonistak. Paellen artean onena Karakatxan taldearena izan da, 60,5 puntugaz. Atzetik geratu dira Kale Arte II (52 puntu) eta Kosta Jaku (51,5) taldeak. Makailao txapelketan Anaiak II (69 pun...

Gaur paella eta makailao txapelketak izan dira goizeko protagonistak. Paellen artean onena Karakatxan taldearena izan da, 60,5 puntugaz. Atzetik geratu dira Kale Arte II (52 puntu) eta Kosta Jaku (51,5) taldeak.
Makailao txapelketan Anaiak II (69 puntu), Anaiak I (63,5) eta Bedar Ziku (51,5) taldeak izan dira lehenengo, bigarren eta hirugarren sariak eskuratu dituztenak, hurrenez hurren.
Behin sari banaketa amaitu eta gero, koadrila danak bertan, plazan, geratu dira bazkaltzen.
Arratsaldetik gauera
Arratsaldetik gauera arte, musikak hartu du protagonismoa. Hip-hop eta funky ikastaroekin hasi eta portuko kontzertuak amaitu arte, jaia musikaz zipriztindu da gaur.