
Ispasterko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiko BiscayTIK proiektuagaz bat egin eta webgunea eraberritu du. Berrikuntzagaz, erabiltzaileei udal zerbitzu, turismo eta kultur eskaintzari buruz informazioa eskuragai jarri nahi izan die udalak. Aldaketa egin b...

Ekainetik abuztuaren 15a bitarteko turismo datuak onak izan dira Mutrikun. Datuak eskuetan hartuta, 4.629 bisitari pasatu dira sasoi Mutrikuko turismo bulegotik, 2011 urteko garai berean baino %5 gehiago. Datu hori aztertzeko garaian aldaketa handia n...

Etzi izango da Eskola Kiroleko programan izena emateko azken eguna. Urriaren 1ean hasiko da ikasturte berria, eta interesatuek ikastetxeetan aurkeztu behar dituzte izena emateko orriak, ordainagiriarekin batera. Eskaintza zabala dakar programak: bestea...

Maite Txakartegi eta Naiara Plazak bota dute aurtengo jaietako txapelketako irrintzirik onena. Eguerdi partean, jendez bete da Limoneroa, 31. txapelketa ikusteko. Urtero legez, parte hartzea handia izan da, halan, 20 ume eta 12 nagusi jarri dira mikrofono aurrean irrintzirik luze eta sendoena egiteko. Guztien oihua entzunda, hamar minutuko tartea hartu du epaimahaiak erabakia hartzeko, eta hauek izan dira aurtengo irabazleak. Nagusietan, irabazlea Naiara Plaza izan da, bigarrena Saioa Sustaeta eta hirugarrena, Iker Gerrikabeitia. Umeen tartean barriz, Maite Txakartegik eroan du txapela, Maite Garagarzarentzat izan da bigarren saria, eta hirugarren postua, Klaudia Erkiagak eskuratu du. Sari berezi bat be emon du aurten epaimahaiak. Saria Maite Gallorentzat izan da. Irrintzi txapelketaz gainera, skate eta piragua tailerrak egon dira goizean. Txosna Batzordeak antolatutako egitarauaren baitan, eta Komando Rampa Bako eta Dzangaren eskutik, skatean eta piraguetan ibiltzeko aukera eduki dute ume, gaztetxo eta nagusiek. Parkeko ranpan gora eta behera aritu dira gazteak, eta hamabi piragua atera dira Isuntzako hondartzatik irlarako bidean.

Urriaren 21ean egingo diren Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak direla eta, Ispasterko eta Aulestiko udalek hautesle zerrendak herritarren begi bistan jarri dituzte, hilaren 10era arte. Herritarrek aukera edukiko dute zerrendak ikusi eta erreklamazio...

Danok Bat zesta eskolan parte hartu nahi dutenek oraintxe dute aukera. Pelotazale elkarteak jakitera eman duenez, interesatuta daudenek Danok Bateko ordezkariekin jarri behar dira harrematenan, astearte, ostegun eta ostiral arratsaldetan Miruaitz front...


Datorren astean hasi eta hilabetean amaituta egongo da Zaldupe futbol zelai inguruko obra. Behin hori amaituta, obraren bigarren fasea hasiko da: berdegune artifiziala ipintzeko lana. Azarorako prest egongo da zelaia, hortaz. ”Pozik gaude. Udal...