Ayatolah, Eixuputz eta Korainak taldeak izan dira antzarretako sarituak
Altzada gehien Ayatolah taldeko Juan Migoyak (24 urte) egin ditu, 3 altzada (kokot barik). Eixuputz taldeko Maria Larruskainek (23 urte) bi altzada eta kokota lortu ditu, 48 segundotan. Beste hiru taldek bi altzada egin badituzte be, Larruskainek arinen egin du. Dotoretasunaren saria Korainak taldeak eroan du, ondoko lemagaz: «Itsasoan arrainak eta mendian artzainak. Espetxean gure preso anaiak, muxuetan espainak. Eta Antzarretan… Korainak». EGUNEKO KRONIKA: 12:0etan antzarretan parte hartuko dutenak pisatzen ibili dira, Independentzia plazan. Guztira aurten 84 potinek parte hartuko dute. Horietatik 64 dira lekeitiarrak, 2 Lea-Artibaikoak eta 18 kanpokoak. Pisaketa lanak ordu bat iraun dute. Parte hartzaileek 75 kilo baino gehiago ezin dezaketenez eduki, komeriak ibili dituzte parte hartzaileek pisua kentzeko. Argazki galeria ikusi. Jan barik, dieta eginda… parte hartzaile bakoitzak bere pasadizoa zuen. Pisaketa lanak 13:00ak aldera amaitu dira eta nork bere zenbakia hartuta, denak txikiteoa egitera joan dira. Antzarrak 16:00etan hasi dira eta nahiko altzada gutxi egon dira aurten. 19:00ak jota ipini dute azken antzarra.
Altzada gehien Ayatolah taldeko Juan Migoyak (24 urte) egin ditu, 3 altzada (kokot barik). Eixuputz taldeko Maria Larruskainek (23 urte) bi altzada eta kokota lortu ditu, 48 segundotan. Beste hiru taldek bi altzada egin badituzte be, Larruskainek arinen egin du. Dotoretasunaren saria Korainak taldeak eroan du, ondoko lemagaz: «Itsasoan arrainak eta mendian artzainak. Espetxean gure preso anaiak, muxuetan espainak. Eta Antzarretan… Korainak».
12:0etan antzarretan parte hartuko dutenak pisatzen ibili dira, Independentzia plazan. Guztira aurten 84 potinek parte hartuko dute. Horietatik 64 dira lekeitiarrak, 2 Lea-Artibaikoak eta 18 kanpokoak. Pisaketa lanak ordu bat iraun dute. Parte hartzaileek 75 kilo baino gehiago ezin dezaketenez eduki, komeriak ibili dituzte parte hartzaileek pisua kentzeko.
Jan barik, dieta eginda… parte hartzaile bakoitzak bere pasadizoa zuen.
Pisaketa lanak 13:00ak aldera amaitu dira eta nork bere zenbakia hartuta, denak txikiteoa egitera joan dira. Antzarrak 16:00etan hasi dira eta nahiko altzada gutxi egon dira aurten. 19:00ak jota ipini dute azken antzarra.

