
Mastapuntako irabazleak Eneko Akarregi, Julen Zamora eta Iurgi Fernandez izan dira. 50 euroba eta txapela eskuratu dute hirurek. Ostera antzean, plaza eta herriko beste txokoak umez bete dira. ARGAZKI GALERIA IKUSI. BIDEOAK IKUSI. Lapurretan egin du...

Zatozte Ondarroako dendari eta ostalarien elkarteak antolatuta, uda parteko merkatu txikia egongo da domekan. Eguraldia lagun bada, Alamedan ipiniko dira saltokiak, 10:00etatik 19:30era. Euria eginez gero, Berdura Plazan, 10:00etatik 15:00ak arte. Ohik...

Komunikabideetan Mutrikuko egoera ekonomikoari buruz zabaldutako datuak guztiz zuzenak ez direla argitu nahi izan du Mutrikuko Udalak. “Mutrikuk ez dio diputazioari erreskaterik eskatu. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean ari da udalerriaren egoera ekonomikoa onbideratzeko eta etorkizun hobe baterako zutoinak jartzen hasteko”. Horrenbestez erantzun die Joseba Palenzuela alkateak (Bildu) komunikabideetan herriko egoera ekonomikoari buruz zabaldutako berriei. Bilduk herritarrei batzar irekian lehenengo eta aurrekontuen onarpenean gero eman zuen udalaren egoera ekonomiko eskasaren berri, udal aurrekontuak aurrera ateratzeko “bai edo bai aldundiari esku emanda” joatea ezinbestekoa zela argi esanaz.