Zapatua, irailak 8. 13:00etan ozen entzungo da Samikollako jai batzordeak botako duen txupina. Urteetan –20 bat– San Nikolas Eguneko meza eta monttorra bakarrik mantendu eta gero, indartsu datoz aurten ere jaiak. Txupinak brindisari egingo dio tartea ondoren, eta giro ederrean ailegatuko da bazkarirako ordua. 35 bat lagun batuko dira mahaiaren bueltan, batzordeko kideek jakitera eman dutenez. Marmitakoa jango dute. Arratsaldean ez da faltako umeentzako eskaintzarik: pottokak eta zezen txikiak, umeentzako askaria eta jolasak egongo dira aukeran. “Iaz herriko ume guztiak etorri ziren. Umeak eskolan hasten diren garaia da, hondartzako ohitura galtzen da, eta hori igarri egiten da”. Gauak Goso-Goso taldearen erromeria ekarriko du. Eguna borobiltzeko, herriko produkturen otarra baten zozketa egingo da 2.000 zozketa txartel saldu ditu jai batzordeak. San Nikolas Eguna Astelehenak ekarriko du San Nikolas Santuaren Eguna. Ohitura den modura, meza santuarekin hasiko dira eguneko ekimenak, 11:00etan. Ondoren, salda eta txorizoa jateko aukera egongo da. Azkan urteetan egin bezala, amaieran omenaldia egingo zaie auzoko adintsuenei. Aurten bi emakume eta gizonezko bat izango dira omenduak, bikotea bat. Samikollako jai batzordea jende gazteak osatzen du: 16 urtetik 30 urtera artekoak dabiltza bertan. Orain dela hiru urte, umeen jolasak eta kontzertua berreskuratu nahi izan zuten. Berrikuntzarik ere egongo da datozen jaietan: [...]
Gaixoak artatzeko beste modu bat ipiniko da martxan irailaren 19an Ondarroako osasun zentroan. Orain arteko medikuaz gain, erizain eta administrari bat egokituko zaie herritarrei. Gaixo eta profesionalen arteko konfiantza lortzea helburu, hiru laguneko –bardinak izango dira beti– erreferentzia edukiko du, hortaz, gaixoak. Hori horrela, egokitu zaion profesionalengana jo beharko du. Bestalde, ahal denean gauzak telefonoz konponduko dira, herritarrak gusturako egotea ahalbidetzeko. Horrez gain, beste aldaketa bat be egongo da, oso garrantzitsua. Irailaren 19tik aurrera, osasun etxeko lau mediku, lau erizain eta bi administrarik talde bi osatuko dituzte, administrari bategaz eta bi mediku eta bi erizainegaz. Kepa Torrealdai medikua daukaten herritarrek Monica Ruiz izango dute erizaina eta Guruzne Osa administraria; Judith Rodruigez medikuaren pazienteek Begoña Atxurra izango dute erizaina, eta administraria Guruzne Osa. Osasun etxeko lehen pisuan egingo die lehen harrera herritarrei Osak. Lourdes Lazkano medikuak, Lourdes Galarraga erizainak eta Eva Iturraran administrariak osatuko dute hirugarren taldea eta laugarrena eta azkana Ana Eizagirre medikuak Alaitz Salcedo erizainak eta Eva Iturraran administrariak. Iturraranen bulegoa beheko solairuan egongo da, Lourdes Lazkanoren kontsultaren ondoan egin barri den txokoan. «Administrariak bulego itxi batean egongo dira, konfidentzialtasuna bermatzeko», azaldudu Eladino Gonzalez Ondarroako osasun etxeko lehen arreta zerbitzuko unitatearen arduradunak. Bestalde, Gonzalez eta Eduardo Muruetagoiena medikuek orain [...]
Bustoneko etxebizitzetan agertu zen, atzo.Herritar batek abisua eman ondoren, Mutrikuko Udalak martxan jarri zuen kasu horretarako ezarritako segurtasun protokoloa . (Argazkiak eta informazioa: Mutrikuko Udala) Udaltzainak bidali zituzten lekura, SOS d...