Herritarrak artatzeko modua aldatuko da osasun etxean irailaren 19tik aurrera
Gaixoak artatzeko beste modu bat ipiniko da martxan irailaren 19an Ondarroako osasun zentroan. Orain arteko medikuaz gain, erizain eta administrari bat egokituko zaie herritarrei. Gaixo eta profesionalen arteko konfiantza lortzea helburu, hiru laguneko –bardinak izango dira beti– erreferentzia edukiko du, hortaz, gaixoak. Hori horrela, egokitu zaion profesionalengana jo beharko du. Bestalde, ahal denean gauzak telefonoz konponduko dira, herritarrak gusturako egotea ahalbidetzeko. Horrez gain, beste aldaketa bat be egongo da, oso garrantzitsua. Irailaren 19tik aurrera, osasun etxeko lau mediku, lau erizain eta bi administrarik talde bi osatuko dituzte, administrari bategaz eta bi mediku eta bi erizainegaz. Kepa Torrealdai medikua daukaten herritarrek Monica Ruiz izango dute erizaina eta Guruzne Osa administraria; Judith Rodruigez medikuaren pazienteek Begoña Atxurra izango dute erizaina, eta administraria Guruzne Osa. Osasun etxeko lehen pisuan egingo die lehen harrera herritarrei Osak. Lourdes Lazkano medikuak, Lourdes Galarraga erizainak eta Eva Iturraran administrariak osatuko dute hirugarren taldea eta laugarrena eta azkana Ana Eizagirre medikuak Alaitz Salcedo erizainak eta Eva Iturraran administrariak. Iturraranen bulegoa beheko solairuan egongo da, Lourdes Lazkanoren kontsultaren ondoan egin barri den txokoan. «Administrariak bulego itxi batean egongo dira, konfidentzialtasuna bermatzeko», azaldudu Eladino Gonzalez Ondarroako osasun etxeko lehen arreta zerbitzuko unitatearen arduradunak. Bestalde, Gonzalez eta Eduardo Muruetagoiena medikuek orain [...]
Gaixoak artatzeko beste modu bat ipiniko da martxan irailaren 19an Ondarroako osasun zentroan. Orain arteko medikuaz gain, erizain eta administrari bat egokituko zaie herritarrei. Gaixo eta profesionalen arteko konfiantza lortzea helburu, hiru laguneko –bardinak izango dira beti– erreferentzia edukiko du, hortaz, gaixoak. Hori horrela, egokitu zaion profesionalengana jo beharko du. Bestalde, ahal denean gauzak telefonoz konponduko dira, herritarrak gusturako egotea ahalbidetzeko.
Horrez gain, beste aldaketa bat be egongo da, oso garrantzitsua. Irailaren 19tik aurrera, osasun etxeko lau mediku, lau erizain eta bi administrarik talde bi osatuko dituzte, administrari bategaz eta bi mediku eta bi erizainegaz. Kepa Torrealdai medikua daukaten herritarrek Monica Ruiz izango dute erizaina eta Guruzne Osa administraria; Judith Rodruigez medikuaren pazienteek Begoña Atxurra izango dute erizaina, eta administraria Guruzne Osa. Osasun etxeko lehen pisuan egingo die lehen harrera herritarrei Osak.
Lourdes Lazkano medikuak, Lourdes Galarraga erizainak eta Eva Iturraran administrariak osatuko dute hirugarren taldea eta laugarrena eta azkana Ana Eizagirre medikuak Alaitz Salcedo erizainak eta Eva Iturraran administrariak. Iturraranen bulegoa beheko solairuan egongo da, Lourdes Lazkanoren kontsultaren ondoan egin barri den txokoan. «Administrariak bulego itxi batean egongo dira, konfidentzialtasuna bermatzeko», azaldudu Eladino Gonzalez Ondarroako osasun etxeko lehen arreta zerbitzuko unitatearen arduradunak.
Bestalde, Gonzalez eta Eduardo Muruetagoiena medikuek orain artean modura jarraituko dute kontsulta pasatzen, orain momentuan ez dagoelako leku fisikorik aldaketa gauzatu ahal izateko. Pediadrian be ez da aldaketarik egongo.
Lehenengo, administraria
Herritarrak osasun zentrora ailegatzen direnean, dagokien administrariarengana joan beharko dute. «Galderak egingo dizkio administrariak datorrenari. Berak konpondu ahal badu, berak egingo du, eta bestela erizainarengana edo osagilearengana bideratuko du, kasuan kasu».
Funtzionatzeko aldaketagaz, administrari eta erizainaren lana indartuko da, eta medikuari lan burokratikoa kenduko zaio, gaixoak ikusteko denbora gehiago eduki dezan. «Hori guzti hori AP 21 Estrategian sartzen da. Gauzak aldatu egin dira. Gaixoen profila aldatu egin da. Lehen baino kroniko gehiago daude, eta min zorrotza daukatenek baino denbora handiagoa eskatzen dute».
Gaixo horiei irtenbidea emoteko, erizainek hartuko dituzte kronikoak euren gain, kontrolak egiteko –orain egiten direnak baino gehiago egingo dituzte–. Dana dela, behar izanez gero, medikuarengana pasatuko dira.
Eritzaintza sailak, hartara, bost prozesuren ardura hartuko du: beheruzkoa edo gonbitoak, sukarra, bizkarreko mina, eztarriko mina eta hotzeri arrunta. «Herritar bat bost prozesu hauetako bategaz badator, administrariak erizainarengana pasatuko du, eta erizainak beste galdera batzuk egingo dizkio, eta ez bada larria, berak emongo dio bai tratamendua eta bai jarraibideak be». Erizainek, gainera, prebentzioan egingo dute lan handia, ohitura osasuntsuen gainean herritarrak heziz, gaixotasunak gitxitzea helburu hartuta. «Krontrol gehiago behar duten kronikoak kontrolatuko dira, jakina delako zenbat eta kontrolatuago egon, bai osasun zentrora bai ospitalera gutxiago joaten direla.
Aldaketa horrekin, medikuak min zorrotza daukatenen eta gaixo kronikoen zaintzan aritzeko denbora gehiago edukiko dute.
Informazioa, eskura
Herritarrek, dena dela, edozein zalantza argitzeko informazio orriak edukiko dituzte eskura, eta orain artean modura, harrerako erakusmahaira joan ahalko dute. «Uste dugu onerako aldaketa dela, jendeari behar duen zaintza eta erreferentziak emoteko. Aldaketak egin behar dira herritarren onerako, ez geure erraztasuna bilatuz», esan du Gonzalezek. «Jendeak ulertu eta barneratu behar du beti ez dagoela zertan medikuarengana joan. Soluzioak emon ahal duten beste profesional batzuk be badaude, askotan guk baino hobeto».