Liztor beltzen habia topatu dute
Bustoneko etxebizitzetan agertu zen, atzo.Herritar batek abisua eman ondoren, Mutrikuko Udalak martxan jarri zuen kasu horretarako ezarritako segurtasun protokoloa . (Argazkiak eta informazioa: Mutrikuko Udala) Udaltzainak bidali zituzten lekura, SOS d...
Bustoneko etxebizitzetan agertu zen, atzo.Herritar batek abisua eman ondoren, Mutrikuko Udalak martxan jarri zuen kasu horretarako ezarritako segurtasun protokoloa .
(Argazkiak eta informazioa: Mutrikuko Udala)
Udaltzainak bidali zituzten lekura, SOS deiaki dagokion abisua eman aurretik, argazkia ateratzera. Behin argazkiak bidalita, larrialdietakoek suhiltzaileei deitu zioten, eta azken horiek udaltzainekin harremanetan jarri ziren prozedura zehazteko.
20:30ean suhiltzaileak autobusaren beheko geltokian zeuden. Liztor beltza zela ziurtatu ondoren, haien ziztadarik ez jasotzeko trajeak jantzi eta bi suhiltzaile habia zegoen tokiraino igo ziren. “Lehenik pozoina botatzen diegu habia barrura eta gero irteera itxi. Habia poltsa baten sartu, eta ondoren erre egiten dugu”, azaldu zuten.
Liztor beltza kanpotik etorritako espeziea da, eta bertoko erleak jaten ditu. “Hemen inguruan ez dugu dei askorik jaso, baina Irun aldean egunean hiru aldiz ere joan gara habiak kentzera”.
Liztor beltzaren habiak nahiko handiak izaten dira, eta zulo bat besterik ez dute edukitzen liztorrak sartu eta irteteko. Animaliak eurak 30 milimetro ingurukoak dira, eta ia osorik kolore beltzekoak da. “Sabelaldeko segmentuen tarteak, muturra eta hankak horiak dira, ordea”, azaldu dute larrialdi zerbitzuetatik.
Habiaren bat ikusiz gero herritarrei udaletxera deitzeko edo udaltzainei aditzera emateko gomendatzen zaie.
(Argazkiak eta informazioa: Mutrikuko Udala)