Txupinarekin eta brindisarekin hasiko dira bihar Samikollako jaiak
Zapatua, irailak 8. 13:00etan ozen entzungo da Samikollako jai batzordeak botako duen txupina. Urteetan –20 bat– San Nikolas Eguneko meza eta monttorra bakarrik mantendu eta gero, indartsu datoz aurten ere jaiak. Txupinak brindisari egingo dio tartea ondoren, eta giro ederrean ailegatuko da bazkarirako ordua. 35 bat lagun batuko dira mahaiaren bueltan, batzordeko kideek jakitera eman dutenez. Marmitakoa jango dute. Arratsaldean ez da faltako umeentzako eskaintzarik: pottokak eta zezen txikiak, umeentzako askaria eta jolasak egongo dira aukeran. “Iaz herriko ume guztiak etorri ziren. Umeak eskolan hasten diren garaia da, hondartzako ohitura galtzen da, eta hori igarri egiten da”. Gauak Goso-Goso taldearen erromeria ekarriko du. Eguna borobiltzeko, herriko produkturen otarra baten zozketa egingo da 2.000 zozketa txartel saldu ditu jai batzordeak. San Nikolas Eguna Astelehenak ekarriko du San Nikolas Santuaren Eguna. Ohitura den modura, meza santuarekin hasiko dira eguneko ekimenak, 11:00etan. Ondoren, salda eta txorizoa jateko aukera egongo da. Azkan urteetan egin bezala, amaieran omenaldia egingo zaie auzoko adintsuenei. Aurten bi emakume eta gizonezko bat izango dira omenduak, bikotea bat. Samikollako jai batzordea jende gazteak osatzen du: 16 urtetik 30 urtera artekoak dabiltza bertan. Orain dela hiru urte, umeen jolasak eta kontzertua berreskuratu nahi izan zuten. Berrikuntzarik ere egongo da datozen jaietan: [...]
Zapatua, irailak 8. 13:00etan ozen entzungo da Samikollako jai batzordeak botako duen txupina. Urteetan –20 bat– San Nikolas Eguneko meza eta monttorra bakarrik mantendu eta gero, indartsu datoz aurten ere jaiak. Txupinak brindisari egingo dio tartea ondoren, eta giro ederrean ailegatuko da bazkarirako ordua. 35 bat lagun batuko dira mahaiaren bueltan, batzordeko kideek jakitera eman dutenez. Marmitakoa jango dute. Arratsaldean ez da faltako umeentzako eskaintzarik: pottokak eta zezen txikiak, umeentzako askaria eta jolasak egongo dira aukeran. “Iaz herriko ume guztiak etorri ziren. Umeak eskolan hasten diren garaia da, hondartzako ohitura galtzen da, eta hori igarri egiten da”. Gauak Goso-Goso taldearen erromeria ekarriko du. Eguna borobiltzeko, herriko produkturen otarra baten zozketa egingo da 2.000 zozketa txartel saldu ditu jai batzordeak.
San Nikolas Eguna
Astelehenak ekarriko du San Nikolas Santuaren Eguna. Ohitura den modura, meza santuarekin hasiko dira eguneko ekimenak, 11:00etan. Ondoren, salda eta txorizoa jateko aukera egongo da. Azkan urteetan egin bezala, amaieran omenaldia egingo zaie auzoko adintsuenei. Aurten bi emakume eta gizonezko bat izango dira omenduak, bikotea bat.
Samikollako jai batzordea jende gazteak osatzen du: 16 urtetik 30 urtera artekoak dabiltza bertan. Orain dela hiru urte, umeen jolasak eta kontzertua berreskuratu nahi izan zuten. Berrikuntzarik ere egongo da datozen jaietan: txupina eta brindisa. “Bi egunetan banatu ditugu jaiak, jaieguna astelehena suertatu delako”. Euren lana eskertzekoa da. Auzoko aitona-amonentzat harrotasuna da jaiak berreskuratzea, batez ere, meza eta monttorra urte guzti hauetan mantendu izan dutenentzat. “Elkarri lagunduta egiten ditugu jaiak, auzolanean”.
EGITARAUA
Bihar, irailak 7
13:00. Jaien hasiera: txupina eta brindisa.
14:30. Auzo bazkaria.
18:00. Pottokak eta zezen txikiak. Umeentzako merienda eta jolasak.
22:30. Erromeria.
Irailak 10, astelehena. SAN NIKOLAS EGUNA
11:00. Meza Santua.
Ondoren. Salda eta txorizoa.
Amaieran. Omenaldia.