
Mutrikuko Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia, egoera ekonomikoa gai hartuta, Mutrikuko Udalak agerraldia egingo du eguaztenean, irailak 12, Zabiel Kultur Etxean, sortutako berrien gaineko azalpena emateko. Informazio bilera 19:00etan hasiko da.

San Nikolas Egunak ospakizunak ekarri ditu Sanmikollara. Zapatuan bezala, atzo goizean bete-bete egin zen auzoko parkea. Mezarekin hasi ziren eguneko ekimenak, eta jarraian sentipenei egin zieten tartea: Nicolas Arrizabalaga eta Petra Agirregomezkorta...

Bertsolariak gustora geratu zirela esan dute eta antolatzaileak be gustora geratu dira. Herriko egoera ekomikoa ere bertsotara eraman zuten bertsolariek. Horrela, Uxue Alberdi herriko alkatearen paperean ipini zen. Orokorrean, bertoko publikoa “o...

Kemen Uranga ondarrutar preso politikoak urriaren 5ean agertu beharko du Westminsterreko auzitegian (Londres, Ingalaterra), bere estradizioaren inguruan erabakitzeko. Horixe esan du gaur goizean Daphne Wickham magistratuak Urangak auzitegi berean bid...

Alamedan egin zen eta egun osokoa izan zen. “Ez dakigu lekuagatik edo eguraldiagatik den, baina Alamedan egiten dugunean salmentak hobeto joaten dira”, adierazi dute Zatozteko arduradunek. Dena dela, Merkatu Txikia “beti positiboaR...

Antiguako Amaren Egunak ekarri zuen agurra. Antero ezkutatu zen, eta Aittitta Makurra txarangak animatuta koittaduaren kalejirak ibilbide beltza egin zuen plazatik Talaraino. 2012ko sanantolinak amaitu dira. Zortzi egun iraun dute aurten Lekeitioko jaiek, eta ekimenik ez da falta izan ondo pasatzeko. Koadrilen bajadekin hasi ziren jaiak, eta portuko kontzertuekin amaitu dira. Azken egunean, Mc Onak, Zea Mays eta Skateitan taldeen kontzertuek jarri zuten eta giroa portuko txosnetan. Musikak tarte garrantzitsua eduki du, zelan ez, Lekeition, eta Konpainiako gutiziak izeneko aukerak Anari eta BB abeslarien kontzertu intimo eta bereziak ekarri dituzte. Txosna inguruan eta txikigunean be egon da mugimendua. Txikiek hainbat tailerretan parte hartu dute, piragua eta skatea tarteko. Eurak izan ziren bai eta agurrean parte hartzera animatu zirenak be. Izarak jantzita eta mamuen laguntzagaz egin zuten jaietako azken bidea.

Zapatuan, Getxon jokatu zen XXIV. Zazpi Herrialdeen arteko Txapelketako irabazle geratu dira Joxe eta Jon Lapazaran anaiak Ingude eta lasto jasotze probetan. Larruskaindarrek, erakustaldi bikaina eskaini zuten, 93 eta 21 jasoaldi eginda. Bizkaiko taldeagaz parte hartu dute oraingoan be Lapazaran anaiek, eta euren probetan nagusi izan ziren.