Irailaren 15ean amaitzen zaie Markina-Xemeingo elkarteei diru-laguntzak eskatzeko epea
Herriko kultur eta kirol elkarteek zapatura arte edukiko dute, udalari, datorren urterako diru-laguntza eskatzeko aukera. Horretarako,datorren urterako aurreikusita dituzten ekintza eta jardueren behin-behineko proiektu eta aurrekontuak aurkeztu behark...
Herriko kultur eta kirol elkarteek zapatura arte edukiko dute, udalari, datorren urterako diru-laguntza eskatzeko aukera. Horretarako,datorren urterako aurreikusita dituzten ekintza eta jardueren behin-behineko proiektu eta aurrekontuak aurkeztu beharko dituzte udaletxean. Prozedura horren helburua, urtea hasi orduko dirua taldeen esku egotea da, eta kultur eta kirol ekintzak koordinatu ahal izatea.