Irakurle Kluba irailaren 22an hasiko da martxan, Julen Garbiriagaz
Udako etenaldiaren ostean, Ondarroako Irakurle Kluba hartuko du irailaren 22an Txomin Agirre udal liburutegiak. Irakurketa saioa Julen Gabiria idazleagaz egingo da, 10:00etatik 12:00etara bitartean. Irakuleek Leo Perutzen Bederatzietatik bederatzietara...
Udako etenaldiaren ostean, Ondarroako Irakurle Kluba hartuko du irailaren 22an Txomin Agirre udal liburutegiak. Irakurketa saioa Julen Gabiria idazleagaz egingo da, 10:00etatik 12:00etara bitartean.
Irakuleek Leo Perutzen Bederatzietatik bederatzietara liburua edukiko dute esku artean, Anton Garikanok euskaratuta.
Saioan parte hartu nahi dutenek udaleko euskara zerbitzuan –94-683 36 68; mrey@ondarroakoudala.net– edo Txomin Agirre udal liburutegian –94-683 33 43; liburutegia@ondarroakoudala.net– emon behar dute izena.
