
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Isidro Garalde Mamarru preso politiko ondarrutarraren askatasun erabakia ez dagokiola berari esan du, Konstituzioan eta 2/1979 Lege Organikoan ezarritako prozedura jurisdikzionaleko kasuetan bakarrik esku hartu dezakeela argudiatuta. Ein Daigun Bidi Herri Bilguneak bideratutako eskariari emon dio hori erantzun hori Konstituzionalak. Maiatzaren 30ean Isidro Garalde Mamarru ondarrutarraren askatasuna eskatzeko eta 197/2006 sententzia (Parot doktrina legez ezaguna) bertan behera uzteko eskatzen zituzten 1.890 sinadura eman zizkieten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ararteko Iñigo Lamarkari. Harek egindako harreragaz «pozik» agertu ziren Ein Daigun Bidi ekimeneko ordezkariak. Eskaria Espainiako Auzitegi Konstituzionalera, Espainiako Espetxe Zuzendaritzara, Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusira eta Espainiako Herriaren Defendatzailearen bulegora bidaltzeko konpromisoa hartu zuen Lamarkak orduan. Hori eginda, oraingoz Auzitegi Konstituzionalaren erantzuna baino ez dute jaso eskatzaileek. Elkartasun kanpaina Joan den martxoan ipini zuten zuten 8+18+10=36 Nahikure! Mamarru etxea! sentsibilizazio kanpaina eta sinadura bilketa. Arartekoagaz egindako bileragaz emon zuten amaitutzat. Espetxe onurak edo erredentzioak espetxe zigor bakoitzari aplikatzean datza 197/2006 doktrinak; ez presoak guztira bete beharko lituzkeen gehienezko 30 urteko kopuruari, 2006ra arte egiten zen modura. Modu horretan, 1973ko Zigor Kodeagaz epaitu eta 30 urtetik gorako espetxe-zigorrak dauzkaten presoei emondako erredentzioak de facto deuseztatu egiten dizkie Parot doktrina legez ezagutzen denak. Uztailean 197/2006 doktrina ez dela onargarria esan [...]

Danbor doinuek eta ondorengo dantzaldiak iragarriko dute bihar gauean, Beheko Plazan, Kalbaixoak badatozela. Ondorengo egunetan ez da egongo geldirik egoteko aukerarik. Errepasoa eginda, bada zer azpimarratu: alde batetik, herriko taldeek aurreko ur...

Iparorratza izeneko aldizkaria kaleratu berri du Lekittoko Ezker Abertzaleak. Atalak, aldagarriak izango dira, eta herritarren ekarpen eta momentuko beharrizanen arabera moldatuko dituzte. «Herri baten iparorratza herritarrak dira, herria bera, eta al...

Markina-Xemeingo Gazte Asanbladak hamar urte betetzen dituela eta Gazte Egun handia prestatzen dabiltza gazteak. Gazte Eguna urriaren 27an ospatuko da, eta egun horretarako deialdia bideo bidez egin dute. Egun guztiko egitarauan parte hartzeko gonbitea luzatzeaz gain, herri bazkarian gutxienez 300 pertsona biltzeko erronka bota dute. «Zeu ere MGA zarelako… baietz 300!!!», diote gazteek hurrengo bideoan: