
2009 urteko Antzar Eguneko istiluak direla eta zazpi lagun epaituko dituzte irailaren 20 eta 21ean Espainiako Auzitegi Nazionalean. Epaiketa hori gaitzetsi eta auzipetuei babesa eskaintzeko asmoz, elkarretaratzea egingo da datorren domekan, 13:00etan, ...

Atzo iluntzean Mutrikuko alkate Joseba Palenzuelak herritarren aurrean egindako agerraldian herriaren egoera hobetzeko zorra kentzea ez dela nahikoa esan zuen, besteak beste. «Zorra gutxitzeko lan egin behar da, baina horretan bakarrik geldituz gero, Mutriku, beti, egoera berean egongo litzateke». Palenzuelarentzat zorra kitatzea bezain garrantzitsua da Mutrikuren egoera aldatzea, eta horretara ezarritako lan ildo nagusien berri eman zuen herenegun. «Udala herritarren beharrak asetzeko dago. Gauden egoeran egonda, politika sozialak ezin ditugu alde batera utzi. Indarrak garapenean jarriko ditugu». «Egoera hobetzeko» planak Herriko obra txikiak eta eguneroko beharrak asetzea udalaren beste ildo nagusietako bat dela be esan zuen. «Gure herriaren arazoa sarrera gutxi dauzkagula da, eta hori aldatzen ez dugun bitartean beti mailegu beharrean egongo gara gauzak egin ahal izateko». Hots, bide horretatik herria beti zorpetuta egongo litzatekeela gaineratu zuen. «Hori aldatzea da garapenean inbertitzearen asmo nagusia». Aurrera begirako egitasmoen artean, hirigintza planteamendu egokia egitea da udalaren lehentasunezko lan bat. «Hirigintza etxeak egitea baino gehiago da. Hor erabakitzen da etorkizuneko Mutriku zer izan daitekeen. Zer izan nahi dugun irudikatzea eta erabakita edukitzea da asmoa; mutrikuarrok herriarekin zer egin nahi dugun erabakita edukitzea». Agerraldia Zabiel kultur etxean egin zuen Palenzuelak, joan den astean El Pais egunkariak argitaratutako okerreko albisteak herrian zapalarta eragin izanagatik. [...]

Gaur goizean aurkeztu du EH Bilduk Gipuzkoako zerrendak eta Unai Urruzuno Ondarroako Udaleko aholkularia zortzigarren postuan doa. Zerrendaburu Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle Xabier Isasi dago. Pello Urizar (EA), Juanjo Agirrezabala (EA) eta Marian Beitialarrangoitia (ANV) daude. EHNEko lehendakari Iñaki Lazarobaster be zerrendan dago. (Unai Urruzuno, gaurko agerraldian) Inkestek diotenaren arabera, EH Bilduk bederatzi edo hamar parlamentari aterako lituzte Gipuzkoan, ondorioz, inkestek diotenari jarraituz, Urruzunok parlamentuan lekua lortuko luke.

Kalbaixoko jai batzordeko kideak dira Arrizabalaga (Mutriku, 1975) eta Ansorregi (Mutriku, 1955). Baserri inguruak, hango bizimoduak ematen dien lasaitasuna maite dute, ezergatik ez aldatzeko beste maite ere; bihar egunerokotasun hori apurtuko delako pozik daude biak. Mari Carmen, zu Ibiri baserrikoa zara. Sokamuturrean egongo diren zezenekin lotura izango duzu, ala? M.C.A. Nere gizonak eta semeek daramate ganadutegia. Nereak dira ganaduak. Kalbaixo Egunean [gaur] eta San Piñastegi Egunean egongo dira gure zezenak. Jaiotan egotea gustatuko zaizu. M.C.A. San Piñastegi Eguna nahikoa konplexua da. Goian kaleak itxita egoten dira, baina portu-an… Ikusteko gehiago gustatzen zait, baina etxekoekin ibiltzeko beldur handiagoa ematen dit. Zelako zezenak ikusiko ditugu? M.C.A. Bat handia izango da. Kalbaixo Eguna da bihar. Goitibeheretan sekula joan zarete? M.C.A. 50 urte egin nituen urtean gauza arraroak egin nituen: inauterietan mozorrotu egin nintzen, sekula ez naizena egin. Eta goitibeheran joan nintzen. Josefina Magaztizar, Mari Carmen San Blas eta hirurok jaitsi ginen, Oskar Pikuan-eta koadrilarekin. Errepikatzeko modukoa da? N.A. Ni gazte-gaztetan joan nintzen, 16-17 urtegaz. Neska koadrila ginen, eta Ondarroan mutilen koadrila genuen. Goitibehera egiten lagundu ziguten, baina uste dut jaitsi danok neskak egin ginela. Plazara sartzeko izugarrizko errebuelta zegoen, eta parkeko pareta jo genuen. Beste behin, oinez beheruntz gentozela, neska gazte batzuek bidetik [...]

Errimak oinetan, bertsoa oinarri duen dantza ikuskizuna eskainiko du Haatik dantza konpainiak, zapatuan Uhagon kulturguneko terrazan. Bertsolariek sentipen eta emozioak harilkatzen dituzte entzuleengan, baina entzule horiek dantzariak balira? Zelan adi...

Lekeitioko udaleko emakume eta berdintasun batzordeak antolatuta Amaia Agirre, Onintza Enbeita, Alaia Martin eta Miren Amuriza bertsolariek bertso saioa eskainiko dute urriaren 5ean Lekeition. Gai jartzailea, Maite Berriozabal izango da, halandabe, be...