Aste honetan epaituko dituzten zazpi lagunei elkartasuna adierazi diete
Hainbat lagun batu ziren domeka eguerdian Lekeitioko Eskolapean, 2009ko Antzar Eguneko istiluen ondorioz, datorren eguenean eta barikuan Madrileko Audientzi Nazionalean epaituko dituzten zazpi lagunei elkartasuna eta babesa adierazteko. “Hemen ...
Hainbat lagun batu ziren domeka eguerdian Lekeitioko Eskolapean, 2009ko Antzar Eguneko istiluen ondorioz, datorren eguenean eta barikuan Madrileko Audientzi Nazionalean epaituko dituzten zazpi lagunei elkartasuna eta babesa adierazteko. “Hemen elkartu gara, batetik, euskaldunon balore nagusienetako bat elkartasuna delako eta bestetik argi daukagulako antzar egun madarikatu haretan herrian jaiaz gozatzen zegoen edonor edo tiro hotsak entzunda lehioetara hurbildu zen edonor izan zitekeela kaltetua edo oraindik okerrago, kalteen erantzule gisa inputatua”, adierazi zuten.